XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Behin, arreba bakarrik zegoela, deabrua joan omen zen etxe hartara, eta atetik hotsegin omen zion.
- Dar-dar-dar, ekartzan eskubiko lehengo behatza.
- Ez diat emango - erantzun omen zion neskak.
- Ematen ez badidan, jan egingo haunat.
Hau aditu zuenean, neskak, beldurturik, ate zulotik luzatu zion behatza.
Deabruak xurgatu eta ximelduta utzi omen zion.
Gainera honela esan omen zion.
- Bihar goizeko hamarretan etorriko naun; ez inori esan, bestela jan egingo haunat.
Hurrengo eguneko hamarretan joan omen zitzaion berriz ere deabrua, eta atetik hotsegin omen zion: (...).